Jesus Alberdi Elkargiko kontseilari ordezkaria eta zuzendari nagusia interes tasen igoera batek izan ditzakeen ondorioez eta enpresen inbertsioei buruz mintzatu da Berria-rekin.
Elkargik enpresen inbertsioa neurtzen du; nola dago gaur egun enpresen inbertsioa?
Enpresen inbertsioa ez da urte batean ikusi behar, epe luzeagoan baizik. Datuek diotenaren arabera, azken urteetan egiten ari den inbertsioa oso garrantzitsua da. Badira bizpahiru urte nazioarteko merkataritza moteltzen hasi zela. Urte asko egin genituen gorakada ikaragarriarekin eta nekea ere bazegoen. Gero etorri ziren Estatu Batuetako irailaren 11ko atentatua, Irakeko gerraÉ Osotasunean hartuta, horrek moteltzea ekarri zuen eta ingurukoenpresei, batik bat ekipamendu ondasunetako eta makina erremintako sektoreei, asko eragin die. Makina erremintak produkzio osotik %60 inguru esportatzen du, eta, nazioarteko merkataritza jaitsi denez, ikaragarrizko eragina izan du. Hala ere, nahiko ondo eutsi dio. Teknologikoki ondo prestatuta daude enpresok, inbertsio iraunkorra egin dute, baina inbertitzen jarraitzeko, egoerak lagundu egin behar du baliabideak pixka bat estutu egiten direlako. Inbertsioak orokorki hartuz gero, datu makroekonomikoek azaltzen dute lehengo urtera arte jaitsi egin zirela, eta azken urtean, motel samar baina berriz igotzen hasi direla. Dudarik gabe behar-beharrezkoa da. Are gehiago orain dagoen eztabaidarekin. Deslokalizazioa, Europan sartu behar diren herrialdeetan kosteak txikiak direlaÉ Horregatik, inbertitu eta berritu behar da. Hor dago gakoa. Nik uste dut alor horretan hemengo enpresakpunta-puntan daudela.
Azken urteetan Nafarroara eta Errioxara zabaldu zarete. Etorkizunera begira zein da zuen estrategia?
Oraingoz, gauden herrialdeetan indartu nahi dugu. Esaterako,Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban hedatu gara, baina ikusten dugu hor badugula bide bat igotzeko. Nabarmendu garen herrialdeetan jarriko dugu arreta. Nafarroan eta Errioxan ere bai. Hortik aurrera, lege aldetik ez dugu oztoporik eta eragozpenik Estatuan aurrera egiteko, baina orain ez dugu estrategia hori.
Mailegu ordainketak berandu itzultzen dituztenen eta kobraezinen ratioa oso maila apaletan dago. Interes tasak igotzen badira, nola aurreikusten duzue eragin dezakeela?
Teknikari dagokionez, normala litzateke ekonomia suspertzen bada pixkat igotzea. Diru politika aldetik inflazioaren beldurra egoten da. Hori normala da, baina euroaren eta dolarraren parekotasuna ez bada kontrolatzen eta balioa asko handitzen bada, orduan dudarik gabe tasak jaitsibeharko lirateke edo Estatu Batuetan igo. Hemen tasa jaitsi dirua dolarrera joan dadin, edo Estatu Batuetako tasak igo. Jo dezagun kontrolatzen dela eta igo egin behar direla. Ez bada zerbait larria pasatzen, [Europako Banku Zentralak] ez dauka asko igotzerik. %2ko interesetan gaude eta ez dugu inoiz ikusi halako interesik, baina zenbat igoko da? 25, 50 igotzen bada, edo puntu bat luzera begira, enpresentzat ez da larria izango. Beste kontu bat da horrek zer eragin ekarriko duen etxebizitzetan.
Interes tasak inoiz baino beherago izanik, aipatu duzu Elkargirentzat gero eta zailago dela euribor + 0,25 baldintzetan maileguak negoziatzea finantza erakundeekin. Zergatik?
Dudarik gabe, tasak %2an daudenean euriborra gehi puntu laurdenean mantentzeak esan nahi dubanketxeek duten marjina asko jaitsi behar dutela. Hori mantentzea zaila da. Banketxeek hori igotzea nahiko lukete, baina badituzte beste abantaila batzuk, arriskua kentzen diegulako.
Bai prentsa oharrean bai prentsaurrekoan euskararen presentzia indartu duzue. Zenbateko garrantzia du euskarak Elkargin?
Ez da oraingo kontua, barneko erabaki iraunkor bat baizik. Erabaki sendoa da. Euskalduntzeko hiru urteko plangintza dugu Elhuyarrekin eta bai gure komunikazioetan, bai gure barneko gaietan, bai enpresa osoan, hori aurrera eramaten ari gara.
ENPRESEN FINANTZAKETA
«Oraingoz, gauden herrialdeetan indartu nahi dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu