Orpricce sortu dute, LAB gabe eta Confebasken babes osoarekin

Enpresa batek lan itunetako baldintzak betetzeari noiz uko egin ahalko dion erabakiko du organo horrek

Erredakzioa
2014ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak abenduan onartu zuen Orpricceren sorrera arautzen duen dekretua. Atzo egin zuen lehenengo bilera. Haren aurretik, elkarretaratzea egin zuen ELAk, organo hori Mariano Rajoyren gobernuak ezarritako lan erreformaren ondorioetako bat dela salatzeko. Dena den, bileran parte hartu zuten ELA sindikatuko ordezkariek.

Enpresa batek lan hitzarmenetako baldintzak betetzeari noiz uko egin ahalko dion erabakitzen du organo horrek, eta haren sorrerak polemika eragin du. Jaurlaritzak esan zuen EAEn horrelako erakunde bat osatu ezean Espainiakoen menpe geratuko litzatekeela itunei buruz erabakitzea.

LABek hasieratik iragarri zuen ez zuela parte hartuko, «patronalak lan gatazken derrigorrezko arbitratzea inposatzeko gaitasuna» izango duelako hari esker. Orpricceren «erabat aurka» dagoela adierazi du ELAk ere, baina haren estrategia guztiz bestelakoa izango da, batzarretara joango baita. «Batzordean parte hartuta helburu bakarra dugu: hitzarmenen jarraipena egitea hasieratik bukaeraraino eta parte hartzen duten erakundeen jarrera agerian uztea».

Botere banaketa

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko burua da Orpricceko presidentea. Jaurlaritzak bost ordezkari ditu, patronalak beste bost, eta sindikatuek beste bost. Baina, azkenean, lau ordezkarirekin geratu dira sindikatuak—ELAk, bi, eta CCOOk eta UGTk, bana—, LAB ez delako joan.

Confebasken esanetan, «lan baldintzak errealitatera moldatzeko mekanismo arina eta azkarra» izango da Orpricce. Jaurlaritzari organoarentzako araudi bat osatzeko eskatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.