147 langileko Ortuellako fabrika ixteko asmoa duela agertu zion atzo General Electriceko zuzendaritzak Europako langile batzordeari. Galindon Alstomek zuen lantegia erosi eta Ortuellan duela urte bete inauguratu zuen Renewable Hydro lantegia. General Electricek hango generadore ekoizpena Txinara eta Indiara eraman nahi duela salatu dute sindikatuen ordezkariek, haiek egiten dituztenak saldu saltzen baitira: "Deslokalizazio bat da, argi eta garbi".
Ekonomia