lan istripua

Ostiralean aldamiotik erori zen langilea hil egin da

49 urteko langile bat aldamiotik erori zen ostiralean, lanean ari zela. Amurrioko (Bizkaia) industrialde batean ari zen lanean, eta bost metrotako altueratik erori zen. Gurutzetako erietxera eraman zuten orduan, eta Osalanek jakinarazi duenez, gaur hil da. Bilbotarra zen langilea, P.D.P. gizonezkoa.

2005eko urriaren 31
13:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaragozako (Espainia) GESA enpresako langilea zen 49 urteko gizonezkoa. Osalanek zabaldutakoaren arabera, Barroeta elektrizitate enpresak azpikontratatuta zegoen, eta hura, aldi berean, Lazaro Ituarte enpresak azpikontratatuta zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.