Ostiralean Gasteizko enpresa batean lan istripuan zauritu zen 40 urteko langile bat hil egin da -Imanol Lopez Alvarez-. Jundiz industrialdean izan zen ezbeharra, Industria Alavesa de Tratamientos Termicos lantokian.
ELA eta LAB sindikatuek esan dutenez, lankide batek aurkitu zuen zaurituta, fundiziotik ateratako piezak hozteko erabiltzen duten potzu batean. Txagorritxu Gasteizko erietxera eraman zuten, koma egoeran, eta bart zendu da. Lan istripuak saihesteko neurriak ez direla jartzen salatu dute ELA eta LABek. Biek deituta bihar elkarretaratzea egingo dute Korreos plazan. Osalanek dio ikerketari ekingo diola.
LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 40. behargina da. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                ekoNOMIA
                        
            
        Ostiralean Gasteizen zauritu zen langile bat hil egin da
40 urteko gizonezkoa da hildakoa. Jundiz industrialdean izan zen istripua; lankide batek aurkitu zuen, fundiziotik ateratako piezak hozteko erabiltzen duten potzu batean.
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            