=iL'Epaulard=i Hendaiako (Lapurdi) itsasontziko Pasaiako (Gipuzkoa) arrantzale bat hil da gaur Landetako kostan (Frantzia), ontzia Biscarrossetik hamabost kilometrora hondoratu ondotik. Sarea altxatzean urperatu da; 40 metro.
Itsasontziko beste lau arrantzaleak Bordeleko erietxera eraman dituzte, shock egoeran eta hipotermiarekin, Euskadi Irratiak esan duenez.
Larrialdi zerbitzuetako kideek 13:00ak aldera jaso dute ezbeharraren abisua, eta helikoptero bat eta Baionako itsasontzi bat bidali dituzte erreskatera.
54 urte zituen hildakoak.
LAB sindikatuaren arabera, gaurko istripua arte zazpi euskal herritar zendu dira aurten lan ezbeharretan.
ekonomia
Pasaiako arrantzale bat hil da Frantziako kostan, Hendaiako itsasontzi bat hondoratzean
Biscarrosseko kostatik hamabost kilometrora izan du ezbeharra =lL'Epaulard==http://a21.idata.over-blog.com/600x450/2/04/44/21/porte-conteneur/P8150173.jpg=l ontziak, gaur. Bertako beste lau arrantzaleak erietxera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu