Paul Krugman estatubatuarrari emango diote aurten Ekonomiako Nobel saria, gaur jakin denez. "Merkatuko joeren eta jarduera ekonomikoaren kokapenaren azterketagatik" sarituko dute.
55 urte ditu Krugmanek, eta Ameriketako Estatu Batuetako Princetoneko Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomia eta Gaietako irakaslea da.
Abenduaren 10ean jasoko du saria, Stockholmen egingo duten ekitaldian. Milioi bat euro emango dizkiote.
Ekonomia
Paul Krugman, Ekonomiako Nobel saria
Merkatuko joeren eta jarduera ekonomikoaren kokapenaren azterketagatik sarituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu