Peio Olhagarai zendu da

Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen zuzendaria izan zen, eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako zuzendaritzan egon da urteetan. 61 urterekin zendu da, bihotzeko batek jota.

jarraia184366.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko uztailaren 15a
16:03
Entzun

Kazeta.eus agerkariak jakinarazi duenez, atzo zendu zen Peio Olhagarai. Itsasun sortua zen, eta Ipar Euskal Herriko ekonomia munduan ezaguna izan da azken urteetan. 1980eko hamarkadan, Akitaniako kooperatiben batasunean lan egin zuen,  eta, 1998an, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberan sartu zen. Urteetan zehar, zuzendaritza postu anitz izan ditu bere gain, 2017an kargutik kendu zuten arte. Hainbat langilek jazarpen morala leporatu zioten, baina, hilabete batzuk geroago, auzitegiek arrazoi eman zioten Olhagarairi.

1994an, Euskal Herriko Garapen Kontseilua sortu zen, eta Olhagarai izan zen egiturako lehen zuzendaria.

2013an, Euskal Hedabideek elkarrizketa egin zioten Ahoan Bilorik Gabe emankizunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.