Pemco enpresan zauritutako langilea larri baina egonkor dago ZIUn

Sindikatuek eta alderdiek azken lan istripuak gaitzetsi eta elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko

Erredakzioa
2008ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Herenegun Jundizko (Araba) Pemco enpresan zauritutako L.M.B.D langileak Gasteizko Santiago ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitatean (ZIU) jarraitzen du. Larri, baina egonkor dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Leherketa batek bete-betean harrapatu zuen.

Sindikatuek eta alderdi politikoek gaitzetsi egin dituzte azken egunotako lan istripuak, Euskal Herrian zortzi egunean sei langile hil baitira, eta urte hasieratik 56. Hori dela eta elkarretaratzeak egingo dituzte gaur. Pasaiako portuan, Zamakona ontziolaren aurrean, bilduko dira 11:00etan ELAko kideak; 12:00etan, berriz,LABekoak eta CCOOkoak. Era berean, elkarretaratzea egingo du ELAk Gasteizko Correos plazan 11:30ean. LABek 12:00etan egingo ditu protestak SEA patronalaren egoitza aurrean.

Bestalde, atzo deklaratu zuenGasteizko Taga enpresako M.A Jabato Santos arduradunak. Ostiralean, gizonezko bat hil zen han, teilatutik erorita. Enpresako arduradunak gizonezkoa ez zela enpresako langilea esan zuen, bera agurtzera joan zen lagun bat baizik. ELAk eta LABek, enpresak langilea azpikontratatuta zeukala diote, eta laneko arropa jantzita zeukala aurkitu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.