PENTSIOAK. 2020an soldataren %60 izango da pentsio publikoa

2006ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pentsioen kontura, erakunde guztiak iragarpenak egiten ari dira, eta Eusko Jaurlaritza ez da gutxiago izan. Arazotik haratago, gizartea zahartzeak izango dituen ondorio ekonomiko eta sozialak aztertu ditu Ekonomia eta Planifikazio zuzendaritzak. Esaterako, okupatuen %70 BGAEtan kotizatuko dutela dio ikerketak (2002an %26 ziren), eta pentsio publikoak soilik batez besteko soldataren %60 beteko dutela (egun %76,3 da). Presio fiskala eta derrigorrezko kotizazioak ez dira jaitsiko, ordea, eta %36tik %40ra aldatuko direla dio ikerketak. Erretiroari dagokionez, malgua eta 57 urtetik aurrera mugarik gabea izango omen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.