PENTSIODUNAK, PROTESTAN

2009ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LABeko pentsiodunen alorreko ordezkariak bildu ziren atzo, aberastasuna modu zuzen eta solidarioan banatzeko «politika fiskal alternatiboak» eskatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean egin zuten protesta, eta pentsioak bertan erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Koldo Barros LABeko ordezkariak azaldu duenez, eskaera hori egiteko garai aproposa da, pentsioak «kolokan» daudelako, eta «okerrena» espero dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.