Pentsioak

Pentsiodunek 85. aldiz bete dituzte kaleak Bilbon

Pentsiodunen mugimendua kezkatuta azaldu da Espainiako Gobernua osatzeko prozesua blokeatuta dagoelako, eta 2020ko “pentsioak %0,25 soilik” igoko direlako.

jarraia170132.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko abuztuaren 19a
13:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Hemeretzi hilabete eta 85 mobilizazio. Hori da Bizkaiko pentsiodunen mugimenduaren balantzea azken urte eta erdian. Gaur goizean, 85. aldiz batu dira Bilboko kaleetan, Aste Nagusiko astelehenarekin bat eginez, eta gainezka egin du mobilizazioak. Pentsio duinak eskatzeko aldarrikapenak ozen entzun dira, eta, manifestazioaren burua Plaza Biribilera iritsi denean, manifestariak Plaza Eliptikoan zeuden. Mobilizazio arrakastatsua izan dela esan dute.

Kezka ere azaldu dute pentsiodunek, Espainiako Gobernua osatzeko prozesua blokeatuta baitago, eta horrek behin-behineko gobernuarekin jarraitzea esan nahi duelako. Alegia, aurrekontua eguneratu gabe, eta pentsioak %0,25 igoz 2020an. Esan dute ezinbestekoa dela pentsioen arazoa konpontzea, eta Pedro Sanchez behin-behineko Espainiako presidenteari eskaera egin diote aste honetan Bilbora datorrenean —Andoni Ortuzarrekin biltzekoa da inbestidura bideratzeko— eurekin batzeko eskaera egin diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.