Ekonomia

Pentsioen eztabaida politikoa dela gogorarazi du ELAk

Pentsioak finantzaketa kotizazioaz gain zergen bidea erabiltzea eskatu du sindikatuak.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko ekainaren 12a
13:33
Entzun

Pentsioen inguruko eztabaida ez da mugatzen formula matematiko batera. Arazo politikoa dela gogorarazi du ELA sindikatuak, eta, horregatik, politikaren bidetik jorratzeko eskatu du. “Ez gaitu batere harritu adituen batzordeak aurkeztu duen agiriarekin”, esan du Adolfo Muñoz idazkari nagusiak. Ez zaio arraroa iruditu, adituen batzordean dauden hamabi kideetatik zortzi “finantza boterearen eta seguru konpainien menpeko pertsonak” direlako. “Horregatik, ez da harritzekoa hauen gomendioak pentsioen sistema publikoa desegin eta finantza erakundeen negozioa hedatu nahi dutenen berberak izatea”.

Horrez gain, defizit muga malgutu izana lorpen gisa hartu zuten horiei ere begiratu die Muñozek. “Egunkariak irakurtzea nahikoa zen ohartzeko malgutasunaren ordez halako neurriak eskatuko zituztela”. Eta, alternatiba gisa, sindikatuak proposatu du enplegu duina eta pentsioak kotizazioen bidez ez ezik zergen bidez ere finantzatzea. Eta hori lortzeko bidea “mobilizazioa izango da”. Alde horretatik, CCOOren jarrera ere salatu gura izan du idazkari nagusiak, adituen batzordean parte hartu duelako bertako kide batek. “Haiek ere ondo asko zekiten zein neurri proposatu eta onartuko zituzten”. Horregatik, esan du beste behin ere argi geratu dela sindikalismoa ulertzeko bi joera daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.