Petrolio kontsumoaren igoera iragarri du IEAk
PARIS. Bai aurten eta bai datorren urtean, uste baino petrolio gehiago kontsumituko dela esan du IEA Nazioarteko Energia Agentziak. Aurreko iragarpenean baino 200.000 upel gehiagoko kontsumoa iragarri du aurtengo. Guztira, 84,6 milioi upel salerosiko direla uste du. 2010ean, berriz, 86,1 milioi, uste baino350.000 upel gehiago.Asiako herrialdeetan igoko dela kontsumoa gehienbat esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu