Petrolio upela ia 89 dolarrera igo da gerrarengatik

2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gazako milizia palestinarren eta Israelen arteko gerraren ondorioz, Brent petrolio upela %5,23 igo zen atzo —iragan ostiraleko datuekin alderatuta—, 88,99 dolarrera iritsita.

Israel eta Palestina ez dira petrolio ekoizleak, baina Iran bada, milizia palestinarren aliatuetako bat Ekialde Hurbilean. Inbertsiogileak beldur dira mundu mailan petrolio hornidura murriztuko ote den gerraren ondorioz, nahiz eta Iranek esan duen ez dela parte hartzen ari gatazka horretan.

Saul Kavonic analistak BBC kateari atzo esan zion zehazki horniduraren %3 egongo litzatekeela arriskuan gerrak herrialde horri eragingo balio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.