Europako Batasuna (EB) hasi da Portugalen erreskate eskaera aztertzen, eta geroago emango ditu lehen xehetasunak, Budapesten. Europako Ekonomia eta Finantza ministroak Hungariako hiriburutik gertu bildu egingo dira gaur eta bihar.
Jean Claude Juncker euroguneko Ekonomia ministroen taldeko buruak esana du Portugal erreskatatzeko 75.000 milioi euro beharko direla.
Krisi politikoak herrialdea ahuldu duela eta finantziazioa lortzea zaildu duela ikusita, erreskatea eskatu beste aukerarik ez duela esan du Jose Socrates Portugalgo jarduneko lehen ministroak. EBera jo du laguntza bila. Krisi finatzieroa herrialdearentzat "mehatxu" bat bihurtu dela adierazi du. Socratesek laugarren murrizketa plana aurkeztu zuen parlamentuan martxoaren 23an eta, ez zuenez babesik jaso kargua utzi, hauteskundeak aurreratuko zituela esan zuen. Ekainaren 5ean izango dira bozak.
Ildo beretik mintzatu da Fernando Teixera dos Santos Portugalgo Finantza ministroa. "Esparru europarrean eskura dauden finantzaketarako mekanismoetara jotzea beharrezkoa izango da".
Europako Batasunak azkeneko hilabeteetan Grezia eta Irlanda erreskatatu ditu,