Ezustea eman du gaur EAEko PPk Gipuzkoako elkarteen gaineko zerga tasaz, EAJk eta EAk atzo lortu zuten akordioaren alde ez duela egingo esan baitu. Hala jakinarazi du gaur Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, "azkenean, tipoa %28ra jaitsiko dutela esan arren, krisi garai hauetan herritarrei zergak igo nahi dizkitelako; 400 euroak ez emanda, adibidez". Orain arte %28ko tasaren alde agertu izan da PP, eta Bizkaian eta Araban alde bozkatu zuen iaz.
EAJk eta EAk -biak daude foru gobernuan- ez dute gehiengo osorik Gipuzkoako Batzar Nagusietan -EAJk hamasei biltzarkide ditu eta zazpi EAk-, eta euren akordioa aurrera ateratzeko beste hiru batzarkideren babesa falta zaie.
PSE-EE (hamasei batzarkide), EB (lau) eta Aralar (bi) %28ko tasaren aurka azaldu izan dira, eta gaur jarrera hori berretsi egin dute -Espainiako Justiziak EAE-ANV baliogabe utzi zuen; iazko hauteskundeetan bigarren alderdi bozkatuena izan zen, PSE-EEren atzetik-.
Gipuzkoan gaur egun %32,6koa da enpresentzako tipo orokorra. Araban eta Bizkaian, berriz, %28koa, iaz lortutako akordioen ondotik.
Ekonomia
PPk ez du babestuko EAJk eta EAk Gipuzkoarako adostu duten elkarteen gaineko zerga tasa
"Azkenean, tipoa %28ra jaitsiko dutela esan arren, herritarrei zergak igo nahi dizkite", esan du gaur Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, ezustean. Foru gobernuak beste hiru batzarkideren babesa beharko du, eta ordezkaritza duten beste taldeak ere proposamenaren aurka daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu