Ekonomia

Prezioek gora egin dute berriro

Nafarroan %0,6 igo zen ekainean KPI, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,5.

2008ko uztailaren 11
13:11
Entzun
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) ekainean igo egin zen berriro Hego Euskal Herrian. Gehien, Nafarroan: %0,6. Hemen urteko lehen sei hilabeteetako tasa %2,7koa da eta urteartekoa %4,8koa.

Araban %0,5 egin zuten gora prezioek -urteko lehen sei hileetako tasa %2,7koa da eta urte artekoa %5,3koa-, Bizkaian ere %0,5 igo zen -urteko tasa pilatua %2,3koa da eta urte artekoa %4,7koa- eta Gipuzkoan ere %0,5 -2008ko lehen sei hilabeteetako inflazioa %2,7koa eta urte artekoa %5ekoa-.

Sektoreka, inflazionistena garraioa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.