Prezioen dudarekin hasi dira mahatsa biltzen
GASTEIZ. Errioxa sor-markako ekoizleak hasi dira uzta biltzen. Kalitate aurreikuspen «oso onak» dituztela esan dute. Alabaina, prezioen gaineko zalantza aurreko urteetan baino handiagoa da. Ardo salmentak hobetu arren, mahatsagatik gero eta gutxiago kobratzen dutela diote, ekoizpen kostuak ere ez estaltzeraino. Egoera salatzeko manifestazioa egingo dute Logroñon (Espainia).
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu