Kontsumo prezioen indizea

Prezioen hazkundea are gehiago apaldu da irailean

Iazkoa baino argindar merkeagoa izateak %0,5era jaitsi du inflazio tasa Hego Euskal Herrian. Hilabetean, abuztutik irailera ez da aldaketarik izan KPIan.

Iaz argindarra asko garestitu zen. GORKA RUBIO / FOKU
Irune Lasa.
2019ko urriaren 11
12:51
Entzun

Prezioetan ez da igoera esanguratsurik izan joan den irailean, eta, jazo diren igoera txiki horietan, dezente handiagoak izan dira etxebizitza sektorean eta garraioan izandako jaitsierak. Duela urtebete argindarrak izandako garestitze handiak esplikatzen ditu jaitsiera horiek, eta horiei batu zaiela azken hilabeteetan argindarra merkeagoa izan dela. Berogailuetarako gasolioa eta gasaren prezioak ere merkatu egin dira.

Gauzak horrela, iazko irailarekiko inflazioa %0,5 izan da, abuztuko %0,7tik beherakoa. Horren kopuru apalik ez da ikusi 2018ko urtarrilaz geroztik. Hilabetean, abuztutik irailera, prezioek orokorrean ia ez dute aldaketarik izan Hego Euskal Herrian, eta hilabeteko KPIa %0an gelditu da.

Prezioen hazkundea aspaldiko motelen dabil, eta horren erakusgarri da, halaber, indizeko aldagairik aldakorrenak (elikagai freskoak eta erregaiak) alde batera uzten dituen azpiko inflazioa %1 izatea. Zenbateko hori ere oraindik urrun dago agintari ekonomikoek erreferentziatzat duten %2 idealetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.