Protestan jarraitzen dute Onity-n

2009ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilaren 30a baino lehen erabaki behar du Lan Sailak Oiartzungo Onity enpresak aurkeztutako espedientea baimendu edo ez. Langileak ez daude ados neurriarekin; hori dela eta, azaroaren 26az geroztik, ordubeteko elkarretaratzea egiten dute egunero Lan Sailaren egoitza aurrean, Donostian. Enpresak 19 langile kaleratu nahi ditu. Haien arabera, ordea, deslokalizazio kasu argia da, enpresa errentagarria izan arren Txinara eraman nahi duelako produkzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.