Qatar Holding, «luzerako akzioduna»
MADRIL. Iberdrolak eta Qatar Holdingek atzo sinatu zuten Qatar Holdingek argindar konpainiaren %6,17 eskuratzeko akordioa. «Luzerako akziodunak izan nahi dugu, ez diru azkarra lortu eta alde egin», argitu zuen Ahmad Al-Sayed kontseilari ordezkariak. Gehitu zuen beraientzat ez dela garrantzitsua administrazio kontseiluan ordezkaria izatea. Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearentzat «hazteko giharra» emango die operazioak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu