Quatar ez da zatar

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Joseba Etxeberriak hori izan lezake buruan, eta inbertsiogileak ere Eurogunetik (edo eurotik bederen) ihes egiten ari dira hein batean. 1,42 euroan dago dolarra (1,50etik behera) eta 75 dolarrez goiti petrolioa; Dohak ez du hain itxura txarrik. Alemaniako Zew konfiantza indizea ahuldu izaki, Euroguneko ekonomiaren indartzearen inguruko zalantzak areagotzen ari dira. Citigroupek iazko azken hiruhilekoan 7.600 milioi dolar galdu zituela jakinarazita, galera txikiak baino ez ditu burtsan pairatu; urrezko golari buelta eman dio, jasotako diru laguntza publikoak bueltatuz. Wall Streetek txalo txikiz hartu du berria. Bestalde, Kraftek Cadburyr erosiz, mugitzearen abantailak gogorarazi dizkie hainbat enpresa zuzendariri. Bestelako arrazoi sendorik gabe, joko indartsua egin zuen Ibex-35 (+%1,28) eta blue chip-en korrikaldiak baliatu ditu eguna ongi amaitzeko: Santanderrek %1,91 irabazi du, Edurnezurik %1,35 eta Repsol-YPFk %1,19. Eup!



Caja Madriden mozkina %68 jaitsi zen iaz, 265 milioitan kokatu da Espainiako bigarren aurrezki kutxa handiena izan arren, eta BBKrenarekin konparatzeko modukoa da kasik. Berankortasuna %5etik gora du, eta Rodrigo Rato izango du hurrengo presidente.



Abengoak (-%2,35) akzio bihur litekeen 250 milioiko zorra jaulki du. Zazpi urterako da, urtean %4,5eko ordain finkoarekin. Akzioaren prezioak maila batetik gora eginez gero, hirugarren urtetik akziotan bihur lezake zorra enpresak. Diluzioa ikusi dute ehiztariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.