Espainiako Gobernua

Ramon Escolano, Espainiako Ekonomia ministro berria

Luis de Guindos ordezkatuko du, hura Europako Banku Zentraleko presidenteorde izendatu baitute.

Ramon Escolano Espainiako Ekonomia ministro izendatu berria, artxibokoirudi batean. TONI GALAN, EFE
Iker Aranburu.
2018ko martxoaren 7a
13:58
Entzun

Mariano Rajoyk teknikari bat eta ez politikari bat aukeratu du Ekonomia Ministerioa gidatzeko. Ramon Escolano (Zaragoza, Espainia, 1965) ekonomista da lanbidez, eta azken urteetan Europako Inbertsio Bankuko lehendakariordea izan da. Aurretik ICO Kreditu Ofizialeko Institutuko burua izan zen (2012-2014).

Orain arteko ministroak, Luis de Guindosek, EBZko lehendakariorde kargua hartuko du ekainaren 1ean, Vítor Constancio portugesaren ordez.  Urtean 334.080 euroko soldata gordina izango du Guindosek Frankfurten, ministro gisa jaso duenaren halako bost.

Guindos EBZn jartzea erabaki politiko hutsa izan da, Espainiak EBko goi karguetan dagokion "kuota" betetzeko modu bat. Europako Parlamentuak ez zuen espainiarra banku zentralean nahi, kargu horretarako politikoegia zela argudiatuta. Nahiago zuen beste hautagaia, Phillippe Lane Irlandako banku zentraleko burua, baina Dublinek haren hautagaitza kendu zuen, EBko kideen artean nahiko babesik ez zuela ikusi zuenean.

EBZn postua sartu aurretik, Guindos saiatu zen Eurotaldeko presidentetza lortzen, baina huts egin zuen.

EBZko presidenteak, Mario Draghi italiarrak, 2019. urtearen amaieran utziko du kargua. Jens Wiedman Bundesbankeko presidentea da hura ordezkatzeko faboritoa. Edonola ere, aurkari asko ditu Weidman belatzak, orain arteko diru politikarekin oso kritiko azaldu delako, noiz eta EBZren jokabideak babes handia izan duenean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.