Energia

Rios Renovables-ek bi eguzki planta fotovoltaiko eraikiko ditu Tuteran

Taldeak 52,7 milioi euroko inbertsioa egingo du: azpiegitura egiteko lanean 180 lanpostu sortzea espero du, eta ondoren, 30 lanpostu.

Taldearen instalazioetako bat. RIOS RENOVABLES GROUP
joxerra senar
2018ko urriaren 24a
18:28
Entzun

Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi du foru intereseko inbertsio izango dela Rios Renovables taldearen proiektua. Guztira, 62 MW-eko potentzia izango dute bi instalazioek, eta taldeari lotutako bi enpresak sustatuko dituzte; Suno Energía 4 SL eta Suno Energía 5 SL enpresek, alegia.

Azpiegitura eraikitzeko fasean, guztira 380 lanpostu sortzea espero da (180 zuzenean eta 200 zeharka). Hala jakinarazi du gaur Maria Solana Nafarroako Gobernuko eledunak. Inbertsioa S3 Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren plan estrategikoaren irizpideen barruan dagoela deritzo Solanak. Gerora, ustiatze fasean, 30 lanpostuko sortuko ditu.

Maiatzean iragarri zuen Rios Renovables taldeak hurrengo bost urteetan 150 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa zuela. Besteak beste, iragarri zuen Valladoliden (Espainia) guztira 160 MWeko potentzia duten 11 planta eraikiko zituela, eta Alfaron (Errioxa, Espainia) 11 MWeko parke fotovoltaiko bat. Ordu hartan, taldearen asmoa zen Euskal Herrian inbertsio bakarra egitea: Cortesen (Nafarroa) 1,5 MW bateko instalazio bat.

Horren ondorioz, hilabete gutxiren buruan plan aldaketa izan da talde barruan, eta, orain, inbertsio sendoetako bat Erriberako hiriburuan, Tuteran, egiteko asmoa du. Taldeak Fustiñanan du egoitza nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.