Saab «modu ordenatuan eta arduratsuan» ixteko agindu du GM autogileak

Saab markako autoak dituztenek ziurtatua dute ibilgailuaren bermea eta ordezko piezen hornidura

Erredakzioa
Donostia
2009ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
General Motors autogileak Saab filiala ixteko agindu du, hura saltzeko bigarren saioak kale egin ostean. Herbehereetako Spyker konpainiari saltzea zen GMren asmoa, baina negoziazioek ez dute espero bezalako fruiturik eman. Saabek 3.000 langile dituela kontuan hartuta, itxiera «modu ordenatu eta arduratsuan» egingo dutela aurreratu du AEBetako autogileak.

Saab ia inoiz ez da izan errentagarria GMrentzat. Aurten esaterako, iaz baino %58,8 auto gutxiago saldu ditu Europan. Dena dela, Saab markako ibilgailuak dituztenek ez dute kezkatzeko arrazoirik, ibilgailuaren bermea eta ordezko piezen hornidura ziurtatu baititu GMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.