Niessen merkataritza zentroan dago Sabecoren supermerkatua, eta Murias Center 4 da gunearen kudeatzailea. Sabecoz gain, beste hainbat denda daude, baina supermerkatua da motorra. Grebaren eraginez itxita egon zen bitartean, diru asko galdu zuela eta, auzitegietara jo zuen Muriasek. Sabecorekin zuen kontratua hausteko eskatu zuen, eta epaileak arrazoia eman zion. Helegiterik ez zuen jarri banatzaileak, eta abuztuan itxi egin zuen. Langileei Bizkaia, Errioxa edota Kantabriako supermerkatuetara lekualdatzea proposatu zien. Lanaldi partzialak dituzte langileia guztiek, eta hura ez zela irtenbidea iritzita, Gipuzkoako Lan Ordezkaritzara jo zuten. Arrazoia eman zie.
Enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztea izan zen hurrengo urratsa. Irail erdialdera jaso zuen onespenaSabecok. Sei hilabeteko iraupena du eta 45 langileri eragiten die. Tarte horretan langileak Gizarte Segurantzanizena emanda eta langabezia saria jasotzen egotea zen plana, eta tarte horretan Muriasek Sabecoren ordezko supermerkatua jarriko zuen enpresa bat topatzea.
Hogei egun bakarrik falta dira espedientea bukatzeko, eta langileak kezkatuta daude.Murias «gezurretan» ari dela diote. «Sabecori esan dio ez dagoela beste enpresarik eta ez dela egongo ere. Supermerkatua dagoen gunea aparkalekua handitzeko erabiliko duela». Niessen guneko kudeatzailearen «harrotasunaren» erakusle da hori Sabecoko langile batzordearen iritziz. Izan ere, Niesseneko araudiaren arabera, supermerkatu batek egon behar du derrigorrean leku horretan. Inguruko dendariei, berri, kontrakoa esan diela azaldu dute langile batzordeko kideek. «Eusteko esan die, martxora erdialderako aurkituko dutelako supermerkatuaz arduratuko den norbait».
Presioa egiteko eskaera
Murias espedientea amaitu arte zain dagoela uste dute langileek. «Gure kontratuak amaitzea nahi du. Horrela, langileen kargarik gabe, errazago negoziatu ahal izango duelako». Kanpotik jakin dutenez, hainbat enpresak erakutsi dute dagoeneko supermerkatuarekiko interesa, nahiz eta Muriasek ukatu. Sabecok langileak kaleratuz gero, denbora gutxian «mirariz bezala» norbait agertuko litzatekeela uste dute. Sabecori berari ere komeni zaio beste enpresa berri bat etortzea, bestela kaleratzeen kostuak bere gain hartu beharkolituzkeelako.
Espedientea luzatzeko eskatu dute langileek, beste banatzaile bat agertu artean. Era berean, Errenteriako Udalari eskatu diote Muriasi presio egiteko —Murias Center 4n %10eko parte-hartzea du Udalak—. «Sabecoko langileen, inguruko dendarien eta herri osoaren interesak» daudela jokoan adierazi dute.