Salgai trafikoan munduko 125. portua da Bilbokoa
BILBO. 2012an igarotako edukiontziak kontuan hartuz gero, Bilboko Portua munduko 125. portua da, eta Europako 25.a. Espainiako Sustapen Ministerioak emandako datuen arabera, Bilbotik 610.131 edukiontzi igaro ziren iaz, aurreko urtean baino %6,5 gehiago. Sailkapen horretan, munduko lehen hiru portuak Asian daude: Shangai, Singapur eta Hong Kong. Europako lehena Rotterdameko portua da (Herbehereak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu