Higiezinak

Salmenten igoerarekin, gorantz doaz etxebizitzen prezioak ere

Iazko bigarren hiruhilekotik aurtengora etxeak %5,8 garestitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3,5 Nafarroan.

Etxebizitza bat salgai Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
Irune Lasa.
2018ko irailaren 7a
11:58
Entzun

Eskariaren eta salmenten igoerak lagunduta—urtarriletik ekainera 13.146 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian—, etxebizitzen salneurriek gorantz jarraitu dute urteko bigarren hiruhilekoan ere. Iazko bigarren hiruhilekotik aurtengora etxeak %5,8 garestitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta zerbait gutxiago Nafarroan, %3,5.

Prezioen igoera handiena, betiere aurreko urteko epe berarekin alderatuta, etxebizitza berrien salmentetan gertatuta da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, etxe berriak %6,2 garestiago salerosi baitira, eta bigarren eskukoak, %5,7 garestiago. Nafarroan, berriz, salerositako bigarren eskuko etxebizitzen prezioan izan da hazkunderik handiena: %3,5 garestitu dira. Etxebizitza berrien prezioak, %2,7.

INEren arabera, lehen hiruhilekotik bigarrenera etxebizitzak %2,6 garestitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hazkundea apalagoa izan da Nafarroan (%2,4).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.