Samarasen murrizketen aurka egin dute Greziako herritarrek

Sindikatuen arabera, %90eko erantzuna izan du ekainean gobernu berria osatu zenetik deitutako lehen greba orokorrakSamarasek eta finantza ministroak troikari aurkezteko neurrien plana adostu dute

Arnaitz Lasarte.
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ND Demokrazia Berriak, Pasokek eta Dimarrek ekainean Greziako gobernu berria osatu zutenetik deitutako lehen greba orokorrak erantzun zabala jaso du. Milaka herritarrek egin zuten protesta atzo Grezian, troikaren eskaerei jarraiki Atenasko gobernuak aurkeztutako murrizketak salatzeko. Hain zuzen ere, enpresa publikoetan grebaherritarren %90ek egin dutela ziurtatudute sindikatuek, eta, esan dute denda txiki eta hotel askok ere itxi dituztela beren ateak. Parlamentuaren atarian izandako istiluetan, gutxienez 120 lagun atxilotu ditu Poliziak, Atenasen.

Erreskatearen hurrengo partea jaso nahi badu —31.500 milioi euro— hainbat neurri hartzeko agindu dio troikak Greziari. Antonis Samaras buru duen gobernuak datozen bi urteetako aurrekontuetan 11.600 milioi euro aurreztea nahi dute Europako Batasunak (EB), Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Berri agentzien arabera, Samaras eta Iannis Sturnaras Finantza ministroak dagoeneko neurriak biltzen dituen plan bat adostu dute. Troikako ordezkariekin hurrengo astean bilduko dira Atenasen akordioaren azken xehetasunak, adosteko.

Gobernuko iturrien arabera, Samarasen eta Sturnarasen plana bi zatitan bereiziko da. Batetik, aurrekontua 11.500 milioi euro murriztea onartuko dute,baina ez dute iragarri nondik.Bestetik, 2.000 miloi eurogehiago biltzea espero dute zerga sistema aldatu, eta iruzur fiskalari aurre eginda. Hala ere, Samarasek gobernua osatzen duten koalizioko beste bi alderdiei aurkeztu beharko die proposamena. Planak eztabaida sor dezake koalizioko alderdien artean. Izan ere, troikak pentsioen eta funtzionarioen gastuak murrizteko eskatu dio gobernuari, eta Pasoken eta Dimarren iritziz, beste arlo batzuetan hartu behar dira neurriak.

Parlamentu atarian, istiluak

Greziako herritarrak ere haserre daude gobernuak egin asmo dituen murrizketekin. Hori dela eta, atzo manifestari ugari bildu ziren herrialdeko hiri nagusietan goiz eta arratsaldez egindako hainbat protestetan. Manifestazio jendetsuena Atenasko kaleetan egin zuten; eguerdian 70.000 herritar inguru elkartu ziren bertan. Ez gara troikaren mendean jarriko eta EB eta NDF kanpora! gisako leloak oihukatu zituzten herritarrek.

Manifestazio hori Greziako Parlamentuaren atarian amaitu zuten, eta istiluak sortu ziren manifestarien eta polizien artean. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, gutxienez 120 lagun atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA