"Baikor" agertu da gaur Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakaria herrialdeko 2011ko aurrekontuei buruz, uste baitu PSNk berriro babestuko dituela. Alderdi sozialistak aurkeztutako emendakinak aztertu ondoren egin du balorazio hori. "Jakina, baditugu aldeak, bi alderdi gara, eta alde batzuk garrantzitsuak dira, baina horiek gainditzeko modukoak dira. Garai zail hauetan erantzukizuna duela erakutsi du PSNk".
Oposizioan egon arren, PSNk aurreko urteetan ere babestu izan ditu UPNk aurkeztutako aurrekontuak. "Ez gara ari, ordea, antzezpena egiten", adierazi du Sanz lehendakariak.
Haren arabera, arlo fiskalean, inbertsio batzuen lehentasunean, enplegu politikako zenbait kontutan eta kulturan dauzkate ikuspegi desberdinak Gobernuak eta PSNk. "Akordioa lortzea da nire egitekoa".
CDNrekin eta Nafarroa Bairekin akordioa lortzea "ezinezkoa" dela deritzo Sanzek, haiek "demagogia" erabiltzen dutelako. "CDNk, adibidez, esaten du funtzionarioen soldatei eusteko ez eraikitzeko Erresuma Batua pabilioia edo Sanferminetako Museoa. NaBaik, berriz, 300 milioi euroko kostua duten emendakinak sartu ditu".
ekoNOMIA