Sarea ezin topatu

Joseba Barandiaran Andueza.
B.ANDUEZA
2010eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaztesareak eragin hutsunea Topatuk bete omen lezake gazte mugimenduan baina, burtsaren kasuan, jaitsierak geldituko dituen sarea ezin topatu dabiltza indizeak. Obamak bankuen aurkako errepresioa handitzeko asmoa agertu du, eta jakina da gurean sektoreak duen pisua: 11.444 puntutan kokatu da Ibex-35 (-%2,26), Santanderrek %4,22 eta BBVAk %3,02 galtzearen eraginez. Popular (-%3,26) eta AEBetan present den Sabadell (-%2,71) ere larrutu zituzten txerritxo ehiztariek. 3.166 milioitaraino jauzi egin zuen salerosketak, horietan 1.094 milioi banku gorriaren akziotan. Ez zuten egun hobea izan Eurostoxx-50eko (-%1,76) bankuek: Societe Generalek (-%4,74), Credit Agricolek (-%3,75/ eta Deutsche Bankek (-%2,49) ere euren zauriak miazkatu zituzten. Geurean Arcelor-Mittalek, Gamesak, Indrak nahiz Sacyrrek ere %3na pasa galdu zuten. Iazko igoeraren ondorioak pairatzen ari dira, agian, geure indizeak. Mozkinek laster emanen dute epaia.



HJH. Finantza sistemaren egungo jokamoldeak eta duela urtebete zituenak antzekoak direla ondorioztatu du Barack Obama AEBetako presidenteak. Sistemak egonkortasuna berreskuratu badu, bistan denez, laguntza publikoak banku handi batzuen porrota eragoztetik lortu du, eta Paul Volcker Erreserba Federaleko kideak aho bizarrik gabe adierazi du: «AEBetako zergapekoak ez ditu berriro hondoa jotzeko handiegia (HJH) den banku batek bahituko». HJH edo too big to fail izendatu zituzten bankuen artean daude gure burtsan kotizatzen diren bi handienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.