Ekonomia

Seguruenera EBZk interes tipoak jaitsi egingo ditu azaroan

Hala iragarri du Jean Claude Trichet presidenteak. Berehalako etorkizunean finantza arazoak bere horretan jarraituko dutela eta eurogunean hazkundea motela izango dela uste du.

2008ko urriaren 27a
18:30
Entzun
EBZ Europako Banku Zentralak azaroan ziurrenera jaitsi egingo ditu interes tipoak. Hala iragarri du Jean Claude Trichet EBZko presidenteak Madrilen egin duen agerraldi batean.Inflazioa igotzeko arriskurik ez dagoela uste du Trichetek, eta horregatik esan du litekeena dela interes tipoak berriro jaistea. Azaroaren 6an bilduko da berriro EBZko Gobernu Kontseilua. Egun, %3,75ekoak dira interes tipoak.

Eurogunean inflazioari eutsi egingo zaiola uste du Trichetek, baita 2009an ere, lehengaien merketzearen eta kontsumoaren apaltzearen ondorioz.

Etorkizun hurbilera begira iragarpen zuhurrak egin ditu EBZko buruak: euroguneko hazkunde ekonomikoaren inguruko datuak ez direla itxaropentsuak agertu du, eta finantza arazoek oraingoz bere horretan jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.