Lan harremanak

Sektore arteko euskal esparru akordioa inpujnatu du FEADRS patronalak

ELAk eta LABek jakitera eman dutenez, euskal sindikatu nagusi guztiek eta Confebaskek orain urtebete pasatxo egindako akordio historikoa epaitegietara eraman du errestaurazioko patronalak. Sindikatu abertzaleek horixe gerta zitekeela ohartarazi dute azken hilabete hauetan.

Sektore arteko esparru ituna sinatzeko batzarra. MARISOL RAMIREZ / FOKU
xabier martin
2018ko martxoaren 22a
13:04
Entzun

Espainiako epaitegiek lan harremanen euskal esparrua baden ala ez erabaki beharko dute FEADRS Espainiako patronalak egindako salaketaren harira. Confebaskek, Eusko Jaurlaritzaren txalo eta bultzadarekin, euskal sindikatu guztiekin egindako sektore arteko esparru ituna arriskuan dago. ELAk eta LABek behin baino gehiagotan ohartarazi dute Espainiako patronal nagusi CEOEk eta sindikatu nagusiek, CCOOk eta UGTk, euskal esparru ituna miran zutela. Kazeta honek akordioa baliogabetu zitekeela ohartarazi zuen orain urtebete

Bada, Adolfo Muñoz idazkari nagusi duen sindikatuak eskaera argi bat egin die Confebaski eta Eusko Jaurlaritzari salaketa horrek zabaltzen duen agertoki berria ikusita: esan dezatela argi eta garbi euskal ituna babesten duten ala ez. Alderdi politikoei, era berean, "euskal langileen negozitzeko gaitasuna" babestea eskatu die. "Inpujnazio honek muturreko larritasuna dauka".

Sektore arteko esparru ituna salatzearen atzean dagoena Ostalaritzaren euskal esparru akordioa baliogabetzeko saioa da. Espainiako patronalek eta COO eta UGT sindikatuek aspaldian martxan jarritako hitzarmenen estatalizazioaren barruan azaltzen da gertatzen ari dena. Ostalaritzaren euskal esparru ituna oztopoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Espainiako Errestaurazio hitzarmen kolektiboa aplikatzeko milaka langileri, eta horrekin batera lan baldintzak okertzeko.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk esan duenez, "estatalizazioak Estatuko hitzarmenak aplikatzea dakar"; "gaur jakin dugu lanbide arteko akordio inpugnatu dutela; bada, inpugnazioa 155. artikulua lan harremanetan aplikatzea da, erabakitzeko eskubidearen aurkako erabaki zuzen zuzen bat da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.