Krisi ekonomikoa gainditu ahal izateko sektore publikoak parte-hartze handiagoa izan behar duela uste du Jose Luis Ruizek, EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidenteak. «Sektore pribatua ez bada martxan jartzen, logikoa da sektore publikoak erantzukizun zabalagoak hartzea». Ruizek zalantzan jarri zuen administrazioek ahal bezainbeste egiten ote duten inbertsio pribatuaren falta orekatzeko.
Iragan urteari buruzko memoria sozioekonomikoa aurkeztu du KESek. «Krisiak gogor jo gaitu, eta eraikuntza sektore txikiago bat izateak babestuko gintuela ziotenei arrazoia kendu die», laburbildu zuen Ruizek. Hala ere, krisialditik indarturik ateratzeko bitartekoak daudela uste du.
Prozesu legegileetan KESen parte-hartzea oso txikia izatea deitoragarria dela esan zuen Ruizek, halaber.
Sektore publikoaren esku-hartze handiagoa galdegin du KESek
Inbertsio pribatuaren falta orekatzeko behar besteko ahalegina egiten ari den zalantzan jarri du Jose Luis Ruizek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu