SEPIk gaur aurkeztuko die Navaleko sindikatuei ontziolarako Bideragarritasun Plan berria.Baina, Espainiako Ekonomia ministro Pedro Solbesek PSE-EEko Patxi Lopezi aurkeztu zion plana atzo. Badirudi, plan hori onartzen bada ontziolak publiko izaten jarraituko duela, Izar taldearen barruan, baina, hala ere, langile kopurua murriztu egingo litzateke.
Jaurlaritzako Bozeramaile Miren Azkarateri ez zaio egokia iruditu Bideragarritasun plana sindikatuei iritsi aurretik filtrazioak egotea. Hori azaldu du gaur ETB2ko El Puntu saioan egin dioten elkarrizketan. Hala ere, filtrazioak azaldutakoa egia bada, Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prest dagoela esan du Azkaratek, Navalerako plan bat egiteko. Sindikatuekin ere elkarlana egin beharko dela iritzi dio Azkaratek.
Atzo, plan horrekin itxaropentsu agertu zen Navaleko langile batzordea.
NAval
SEPIk Navalen bideragarritasun plan berria aurkeztuko du gaur
Sestaoko Naval ontziolarentzat egindako bideragarritasun planaren berri emango die gaur SEPIk sindikatuei. Plan horren arabera, Izar ontziolen barruan geratuko litzateke Naval, eta publikoa izaten jarraituko luke. Hala ere, langile kopuruan moldaketak aurreikusten dira planean, alegia, langile kopurua murriztu egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu