Sindikatuek iragarri dute Siemens Gamesaren egoerak hornitzaileei ere eragingo diela aurki

Oraindik ez dakite noiz hasiko diren berriro haize errotak ekoizten. UGTk eta CCOOk Espainiako Gobernuari eskatu diote neurriak ezar ditzala enpleguari eusteko.

inaut matauko rada
2023ko abenduaren 20a
15:50
Entzun

Siemens Gamesak haize errotak saltzeari utzi zion ekainean, turbina batzuetan akatsak atzeman zituzten eta. Ordutik, lanorduak gutxitu, eta enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean sartu dituzte langile asko, eta UGT eta CCOO sindikatuek adierazi dute oraindik ez dakitela noiz hasiko diren berriro turbinak ekoizten.

Egoera «muturrekoa» dela esan dute, eta Siemens Gamesaren lantegietan duen eragina hornitzaileengana ere zabaltzen ari dela: «EAEko, Nafarroako eta Asturiasko hornitzaile asko eskari eta likidezia falta pairatzen hasiko dira». Kalkulatu dute 15.000 langile inguruk egiten dutela lan Siemens Gamesaren lantegiak materialez hornitzeko.

Espainiako Gobernua, Siemens Gamesa eta finantza erakundeak negoziatzen ari dira, enpresak eskatu duen finantzaketaren nondik norakoak zehazteko, eta bi sindikatuek Pedro Sanchezen gobernuari eskatu diote akordioan sar ditzala enpleguari eta jarduerari eusteko neurriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.