Enpresak

Soldatak jaitsi eta lanaldia handituko diete Forum Sporteko langileei

ELA, LAB eta UGTk salatu dute enpresak lan erreformaren aukerak baliatuko dituela lan ituna ez betetzeko.

Iker Aranburu.
2013ko apirilaren 19a
16:02
Entzun

Sindikatuek emandako informazioaren arabera, apirilaren 9an esan zieten Saltoki Handien Lan Ituna betetzeari utziko diola enpresak. Langileei %2,5 eta %7 artean jaitsiko dizkiete soldatak, eta lanaldia 1.826 orduraino igoko diete. Neurri "erasokor" horiek ez dituztela onartzen ziurtatu dute ELAk, LABek eta UGTk. Haien arabera, azken hiru urteotan irabaziak eman ditu Forum Sportek, eta ez du likidezia arazorik. Eroski taldearekin duen zorra pagatzeko gastua murriztu nahi duela azaldu die langileen ordezkariei. Gaur egun Espainiako Saltoki Handien lan itun "penagarria" dute langileek, eta hamar langiletik zazpik urtean 15.000 eurotik beherako soldata gordinera ez dira iristen. 

Forum Sport Eroski taldeko enpresa bat da, eta kiroletako jantziak eta materiala saltzen ditu. 677 langile eta 41 saltoki ditu gaur egun, horietatik hemezortzi Euskal Herrian. 
 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.