Sorgin ehizarik ez

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2009ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Sorgin ordua esaten zaio hileko hirugarren ostiralari, batik bat hiruhileko amaiera diren hilabeteetan. Atzo, berbarako, indize eta akzioen gaineko geroko eta aukeren epemuga zen. Zenbaitetan, aldakortasun handia eragin dezake finantza tresna eratorrien epemugak ohiko akzio azokan; baina atzo ez zen hala gertatu: sorgin orduan, ez zen aparteko ehizarik izan. Berri gutxi dabilelako, batetik, eta, bestetik, kezka nagusiak dibisetan islatzen ari direlako: Greziako dramaren harira, 1,51etik 1,42ra pasatu da dolarra; ia oharkabean. Lehendik oso pluralak ez diren Espainiako komunikabide taldeak bat egiteko bidean izateaz aparte, Telecinco (+%7, 34) lekuko, berri gutxi: 2.899 milioiren salerosketaz harago, %0,44 galdu zuen Ibex-35ek eta, horrenbestez, astean %0,24 egin du gora. Espainiako finantza sisteman berankortasuna %5era gerturatu zenean, Santander (-%0,96) eta Popular (-%0,87) tristatu ziren gehien.



Aceronix (-%0,25) baikor dabil: 2010ean ere akzioko 0,45 euroko dibidendua mantentzeko deliberoa hartu du Administrazio Kontseiluak. Aurten 112 milioi banatu dizkie akziodunei, 4 milioi akzio amortizatu ditu eta 200 milioiren inbertsioak egin.



CAN.Nafarroako Kutxak eta Caja Canariasek abiatu asmo duten erakunde berriaren egitasmora, Espainiako Caja Burgos eta Balear Uharteetako Sa Nostra ere gehituko zaizkio. Sabadell (-%1,14) edo Guipuzcoano (=) moduko bankuak ez dira mugitu, oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.