Suhiltzaileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken egunotan 55 urterekin erretiratu ahal izatea eskatzeko. Atzo, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egin zuten eskaera horrekin, EAJ, EA, PSE-EE eta EBren aldeko botoekin. PP abstenitu egin zen, aldez aurretiko erretiroa derrigorrezkoa izatea nahi ez zuelako. Batzar Nagusiek eskatu zioten Espainiako Gobernuari legea alda dezala, eta suhiltzaileek espreski jasaten dituzten gaixotasunei buruzko taula egiteko.