Mundakako olatuak badu indarrik tarteka. AEBetan txikizkako salmentak uste baino ahulago azaldu arren eta NDFk euroguneko hazkunde aurreikuspena txikitu arren, Europan bada dirurik errenta aldakorren olatuan surf egin dezakeenik. Goizean goizetik taula hartuta ibili ziren atzo inbertsiogileak, Espainiako KPI datuaz ahaztuta. 1.679 milioiren akzioak salerosi ziren eta Alemaniako Dax indizearekin batera, Europako plazan izar izan genuen SIBEko merkatua. 9.400 puntuei begira dago, baikorren ustez, Ibex-35. Petrolioaren merkatzeak izango zuen noski horretan zerikusirik. Eurostoxx-50 indizean E.On Alemaniako (+%1,99) argindar enpresarekin, Iberdrola (+%1,07) eta Espainiako Endesa (+%1,11) nabarmendu ziren olatuak hartzen. Altadis, Iberia eta Ferrovialek ere %2na pasa irabazi zuten, Arcelor (+%1,61) altzairugilearekin eta Abentisekin (+%1,57) batera.
-euskal herrian lantegi ugari dituen Arcelorrek (+%1,61), hurrengo urte eta erdian, bere akzioen %10eraino berrerosteko plana aurkeztuko die akziodunei hurrengo batzarrean. Kotizazioarentzat pizgarri ona. Cintra (+%0,12) azpiegitura kudeatzailearena da Ibex-35 indizean Amadeusen (-%0,14) tokia hartzeko gehien entzuten den izena. 8,51 euroan dago akzioa, iazko urriko Saltzeko Eskaintza Publikoko (SEP) preziotik (8,24 euro) gora.
BURTSA
Surfing out of the USA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu