Sute bat piztu da Iurretako paper fabrikan

17:30ean gertatu da ezbeharra, lantegiaren kanpoaldean pilatuta zeuden paper bobinek su hartuta. Ertzaintzak N-634 errepidea itxi du bi noranzkoetan.

Smurfit paper fabrika, Iurreta eta Durango artean. JON HERNAEZ / FOKU
Smurfit paper fabrika, Iurreta eta Durango artean. JON HERNAEZ / FOKU
2026ko apirilaren 10a
19:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sute bat piztu da Smurfit Kappa Nervion enpresak Iurreta eta Durango artean duen paper fabrikan (Bizkaia). Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, 17:30 aldera gertatu da ezbeharra, lantegiaren kanpoaldean pilatuta zeuden hainbat paper bobinak su hartu dutenean. Zenbait kilometrotatik ikus daitekeen ke zutabe trinkoa sortu du suteak, baina ez du zauriturik eragin.

Ertzaintzak N-634 errepidea itxi du bi noranzkoetan, garrak errepidetik gertu zeudelako. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, sutea gehiago hedatzeko arriskurik ez dago jada, baina kostako da erabat itzaltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA