PARMALAT

Tanziri 800 milioi euroko iruzurra leporatu diote

AGENTZIAK
ERROMA
2003ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Italiako epaileek 800 milioi euro bere onerako desbideratu izana leporatu diote Carlisto Tanzi Parmalateko akziodun nagusi eta presidente ohiari, atzo Corriere della Sera eta La Repubblica egunkariek zabaldu zutenez.

Larunbatean atxilotu eta San Vittore espetxera eraman zuten Tanzi. Han galdekatu dute azken bi egunotan Milango eta Parmako epaileek.Auzia oso nahaspilatsua bada ere Parmalat 250 sozietatek osatzen dute, lehen une batean ikertzaileek uste dute Tanzik eta beste arduradunek Parmalateko kontabilitate datuak itxuraldatu zituztela, 10.000 milioi euroko zorra estaltzeko. Gainera, badirudi Tanzik diru horren zati bat 800 milioi euro inguru patrikaratu zuela. Parmalateko sortzaile eta akziodun nagusiak guztiz gezurtatu ditu bere aurkako salaketak. Tanziren seme-alabak Francesca eta Stefano ere ikerketapean daude, baina oraingoz ez dituzte atxilotu. Parmalat Enrico Bondi komisarioaren esku utzi du Italiako Gobernuak.Bestetik, Parmalaten adar espainiarrak Clesa argitu du bere kontuak garbi daudela eta finantza aldetik independentea dela. Aurten bost milioi euro irabaziko ditu Clesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.