Taxirik ez

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Askok zubi luzea bistan izanagatik, Ibex-35 (-%0,6) indizeak Jabier Muguruzari jarraitu zion atzokoan: taxirik ez, ez galerei ihes egiteko, ezta erosketa zoroei ekiteko ere. Erresistentzia. Aste oparoa amaitu du akzio azokak, EBZk ezusteko txarrik eman ez duelako, AEBen defizit komertziala txikituz doalako eta bertako Alcoaren emaitzek ere akorde goxoak osatu dituztelako. Sintonia onari eusteko, Edurnezurik (-%0,18) akzioko 1,4 euro banatu nahi ditu 2010ean; %22ko hazkundea dibidenduan. Bat batean, Bernankek bere solo bereziari ekin zion ordea: interes tasak noizbait igo beharko direla esanez, oihartzun gisa. Euroa, burtsak, urrea nahiz txerritxo ehiztariek, orohar, problemak somatu zituzten orduan. Etxera bai, etxera ez erabaki behar horrek kolore gorria finkatu zuen. Espainian Zapatero presidenteak argiki baztertu nahi izan du krisiaren bigarren uhinarena. Dabilela argi baina, 2.673 milioiren salerosketarekin ehiztariak lez.



Gamesa. Gamesako (-%6,73) presidente Ulaziaren dimisioa ez zitzaien txerritxo ehiztariei askorik gustatu. Calvet presidenteordeak aurrekoaren ildoa jarraitzea espero den arren, ezustean, egur handi samarra jaso zuen errota eoliko ekoizleak.



Telefonica. Aurrezkiaren truke ordaintzen den interesa hutsaren hurrena den garaiotan, atzo 19,19 euroan salerosi zen akzioak, Telefonicarenak, 1,4 euroko errentagarritasuna eskaintzen du datorren urterako. %7,3ko errentagarritasun gordina, %5,8ko garbia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.