Ezbeharra

Totaleko presidentea hil da, istripuz

Haren hegazkina elurra kentzeko makina batek harrapatu du Errusian; makinako gidaria mozkortuta zegoen.

Christophe de Margerie. YOAN VALAT / EFE
Miren Garate.
2014ko urriaren 21a
07:49
Entzun

Atzo, Euskal Herrian 22:00ak pasatxo zirenean gertatu zen ezbeharra, Moskuko Vnukovo aireportuan. Christophe de Margerie Total enpresako presidentearen hegazkin pribatua elurra kentzeko makina batek harrapatu zuen aireratzen ari zenean. Hiru lagun gehiago ere bazeuden hegazkinean, eta haiek ere hil ziren. Elurra kentzeko makinako gidaria onik atera da. Mozkortuta zegoen, eta, lehen hipotesien arabera, giza akats batek eragin zuen ezbeharra.

Atzerriko inbertsioei buruzko jardunaldi batzuetatik Parisera bueltan zihoan Frantziako petrokimika arloko enpresako presidentea. Hain zuzen, negozio bolumena kontuan hartuta, euroguneko enpresarik handiena da Total: 111.000 langile inguru ditu, eta 130 herrialdetan aritzen da. De Margeriek 63 urte zituen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.