Tragedia greziarrik ez

joxerra senar
2010eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inbertsiogileek komedia arinak nahiago dituzte. Tragedia greziarrik ez, mesedez. Dena den, atzo bizitzaren alde tragiko eta ezkorra nagusitu zen akzioen azokan. Greziaren finantza publikoen desorekak kezka handia eragiten du Europan, eta jada hasi dira orain arte sendo(egi) egon den euroari erasaten. Bada dioenik euroaren eremutik atera beste erremediorik ez duela izango. Burtsen beste kezka iturria Txinatik etorri da. Txinako agintariek bankuei galdegin diete dirua mailegatzeari uzteko. Albiste soil horrekareagotu egin ditu Txinan burbuila bat ote dagoen susmoak, eta balizko eztanda baten aukerak dar-dar batean utzi ditu akzioak. Azkenik, inbertsiogileen ikuspuntutik, AEBetako banku handien emaitzek denetarik utzi dute, komedia eta tragedia. Hala, azken bost hilabeteko beherakadarik handiena nozitu du Ibex-35ak, baina goizegi da joera aldaketa bat adierazten duen esateko. Txinan eta Grezian dituen negozioak gogoan, Gamesak pilatu ditu galera gehien (-%4,17).



Kraft elikagai talde estatubatuarrak (-%2,58, 19:00etan) Cadbury Erresuma Batuko enpresa erostea hitzartu du 12.765 milioi euroren truke. Ironikoki, Krafteko akziodun nagusiak, Warren Buffet inbertsiogileak «akordio txarra» dela kritikatu du.



Bank of America. Irabazi, baina galdu. Hori egin du BofA boteretsuak. Iaz, 6.300 milioi euro garbi irabazi zituen, baina Estatu Batuetako Gobernuari ordaindu behar dion diruaren ondorioz, azkenik 2.200 milioi eurore galerak izan zituen iragan urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.