Enpresak

Trapagarango Bombardierrek bederatzi trenen motorrak ekoitziko ditu

SNCFk aldirikako bederatzi tren egiteko eskaera egin dio konpainiari, 96 milioi euroren truke, eta trenen propultsio sistema Trapagaranek hartuko du bere gain.

xabier martin
2018ko martxoaren 1a
11:11
Entzun

Regio 2N modeloko bederatzi trenez hornituko du Bombardierrek SNCF frantziarra. Kontratu handia da, 96 milioi eurokoa, eta trenen propultsioa Bombardierrek Bizkaian duen plantak ekoitziko du. SNCFk eta Bombardierrek 2010ean egindako megakontratu baten barruko esakera da bederatzi tren horien sorta.

Duela zortzi urte 860 tren egiteko kontratua jaso zuen Kanadako trengileak, eta gaur arte 382 egiteko eskaerak jaso ditu. OMNEO plataformari dagokio Regio 2n modeloa; bi pisuko trenak dira azken eskaera honek jasotzen dituenak; haien trakzioaren alor osoa Trapagaranen ekoitzi dute. Megakontratu horretako 240 trenen propultsioa Bizkaian egitea aurreikusi du multinazionalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.