Tubacex, emaitza «historikoak» lortzeko bidean

2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun
LAUDIO. Salmenta handiak, irabazi mardulak eta eskaera oparoak. Edozein enpresaren ametsetako kontuak aurkeztu ditu Tubacexek, eta Jesus Esmoris kontseilari ordezkaria ez da saiatu gustura dagoela ezkutatzen, nabarmendu baitu emaitzak «historikoak» direla.

Bi urte igaro dira Tubacex zortzi hilabetez gerarazi zuen greba amaitu zenetik, eta orduan ataka zailean zegoen enpresa hori bera esne mamitan dago orain. Arrazoien artean dago erregai fosilen prezioak asko igo izana, eta, horrekin batera,hidrokarburo konpainiek petrolioa eta gasa ustiatzeko inbertsioak handitu izana.

Horiek hala, Arabako multinazionalak 641,9 milioi euroren salmentak egin ditu urtarriletik irailera (+%21,8), eta, amortizazioak, zorrak eta zergak kitatu ondoren, 27,8 milioi euroren irabazi garbia geratu zaio, iaz baino %63,5 handiagoa.

Gainera, datorren urtea ere ona izateko sustrai sendoak ditu Tubacexek, eskaera zorroa beteta baitauka: 1.630 milioi euroren eskariak ditu.

Eskaera horietako asko trantsizio energetikoarekin lotuta dauden proiektuetarako direla nabarmendu du konpainiak, hala nola AEBetan CO2a biltzeko proiektuetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.