Tubacexek berriz irabaziak izatea espero du laster
BILBO. Bigarren hiruhilekoan zenbaki gorriak atzean utziko dituela uste du Tubacexek. Hala adierazi zuen atzo Alvaro Bidegain presidenteak, enpresaren urteko batzarrean. Iaz oso urte txarra izan zuen konpainiak, 25,8 milioi euro galduta. Aurtengoa urte hobea izango dela ziurtatu zuen, baina ez zen ausartu hobekuntza hori zenbakitan azaltzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu