Tubos Reunidosek irabaziekin hasi du urtea
BILBO. Tubos Reunidosek irabaziak erdietsi ditu urteko lehen hiruhilekoan; zenbat irabazi duen ez du argitu. Eskari berriak jasotzen hasi dela eta, urteari baikortasun pixka batekin begiratzen diola adierazi du. Hilaren bukaeran erregulazioaren indarraldia bukatuko zaio, eta gaitasun osora ekoizten ari ez bada, beste bat aurkeztuko du. Orain gaitasunaren %60 darabil.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu